Itxi

Athletic Club

Zozketa

Napoli izango da Athleticen aurkaria Txapeldunen Ligako atarikoan

Erredakzioa

Joaneko partida Italian jokatuko dute abuztuaren 19an, 20:45ean, eta itzulekoa, berriz, San Mamesen, abuztuaren 27an, aurrekoaren ordu berean.

  • Itzuleko partida San Mamesen jokatuko dute bilbotarrek. Argazkia: Efe, artxibo.

    Itzuleko partida San Mamesen jokatuko dute bilbotarrek. Argazkia: Efe, artxibo.

Napoli izango da Athleticen aurkaria Txapeldunen Ligako atarikoan, UEFAk Suitzan duen egoitzan egindako zozketaren arabera.

Joaneko partida Napolin jokatuko dute bilbotarrek, abuztuaren 19an, 20:45ean, eta itzulekoa San Mamesen, abuztuaren 27an, ordu berean.

Kanporaketa gainditzen duenak Txapeldunen Ligako multzoen fasea jokatuko du, eta galtzailea, berriz, Europa Ligan lehiatuko da.

Zozketaren emaitzak:

Napoli (ITA) - Athletic

Maribor (SLO) - Celtic (ESC)

Salzburgo (AUT) - Malmoe (SUE)

Aalborg (DIN) - Apoel (CYP)

Steaua Bucarest (RUM) - Ludogorets (BUL)

Slovan Bratislava (SVK) - Bate Borisov (BLR)

Besiktas (TUR) - Arsenal (ING)

Standard Lieja (BEL) - Zenit (RUS)

Copenhague (DIN) - Bayer Leverkusen (ALE)

Lille (FRA) - Porto (POR)