Itxi

Athletic Club

Taldekako fasera

Txapeldunen Ligan 'gozatu eta lehiatu' nahi du De Marcosek

Erredakzioa

Jokalari zuri-gorriarentzat San Mamesen 'bizitako gaurik handienetariko bat' izan zen atzokoa, eta Athletic taldekako fasera 'gozatzera baina lehiatzera' doala esan du.

  • Jokalariak, garaipena ospatzen / EFE.

    Jokalariak, garaipena ospatzen / EFE.

Oscar de Marcosek, Athleticeko jokalariak, Txapeldunen Ligako taldekako fasera "gozatzeko baina lehiatzeko" ideiarekin heldu dela esan du, atzo San Mamesen Napoli kanporatuta.

"Ez dut aurkari zail ala errazen alde egingo. Gu taldean egotearen alde egingo dut, eta hurrengo fasera ere igaro nahi dugu. Gozatuko dugu, baina lehiatzen", esan du Gaurdiakoak.

De Marcosentzat, atzoko gaua San Mamesen "bizitako handienetariko bat" izan zen, eta zaleen jarrera "izugarria" izan zen, "baita haiek aurretik jarri zirenean ere".

Zentzu horretan, "atzo bezalako gau batean, tentsioz eta urduritasunez betea, lo egitea zaila izan zela" onartu du. Athleticek Hamsiken golari aurre egin behar izan zion.

"Gure burua kanpoan ikusi genuenean, konplexurik gabe jokatzen hasi ginen, eta kanporaketa berdintzera joan ginen, baina inertziak markagailua iraultzera eraman gintuen. Gol bat genuen buruan, eta hiru sartu genituen", azaldu du. "Aduriz bigarrena izan zen poz handiena", esan du.

Arabarra zozketaren zain dago, baina taldean konfiantza dauka. Athletic Fernando Llorenteren Juventusen edo Javi Martinezen Bayern Munichen talde berean egon daiteke. "Llorenterekin hitz egin" duela es du De Marcosek, eta zozketaren ostean hitz egiteko geratu direla.

Azkenik, Guardiakoren arabera, "Txapeldunen Liga oso polita izan arren", Athleticek "BBVA Ligan eta Levanteren aurkako partidan" du burua.