Itxi

Athletic Club

Eurokopa 2020

San Mames aztertu du UEFAren txosten batek

Erredakzioa

2020ko Eurokopa hartzeko egoitzak izateko hautagaitzak aztertu ditu UEFAk. Edukieran eta irisgarritasunean ondo dago Athleticeko zelaia, baina prentsarako lekuak eta zaleen guneak ez dira aproposak.

  • San Mames / EFE.

    San Mames / EFE.

2020ko Eurokopako partidak hartzeko egoitza izateko hautagaitzak azertu ditu UEFAren txosten batek. Hainbat estatutan izango da Eurokopa, eta txapelketa hartzeko hautagaien artean dago San Mames. UEFAren arabera, edukierako eta irisgarritasuneko balditzak betetzen ditu, eta garantia legal guztiak aurkeztu ditu, baita segurtasuni buruzkoak ere.

Egoitzen bederatzi alderdi erberdin aztertu ditu txostenak, "ebaluazio bidezko eta objektiboena egiteko" asmoz.

San Mameseko irisgarritasuna aldeko puntuetako bat da. Txostenak ikusleentzako guneak, aldagelak eta mediku gelak goratu ditu. 53.289 ikusle hartzeko ahalmena du San mames, eta guztiz bukatuta egongo da 2015eko martxoan, 198,1 milioi euroren inbertsioaren ostean.

Txostenak aipatutako puntu negatiboen artean daude prentsa eta hedabideen guneak, ebakuazio planak aurkeztu ez izana eta fan zone bezala proposatutako tokiak. Mugikortasuna (aireportuekiko konexioa, esaterako) eta Bilboko hotel kopurua ere zalantzan jarri ditu txostenak.

Bilboz gain, beste 18 hautagaitza daude: Azerbaijann (Baku), Bielorrusia (Minsk), Belkiga (Brusela), Bulgaria (Sofia), Danimarka (Kopenhage), Ingalaterra (Londres), Mazedonia (Skopje), Alemania (Munich), Hungaria (Budapest), Israel (Jerusalem), Italia (Erroma), Holanda (Amsterdam), Irlandako Errepublika (Dublín), Errumania (Bukarest) Errusia (San Petersburgo), Eskozia (Glasgow), Suedia (Stockholm) eta Gales (Cardiff).