Itxi

Athletic Club

Lezaman

Muniain ez da entrenatu eta Adurizek ez du lan-saioa bukatu

Erredakzioa

Ernesto Valverde entrenatzailea baikor agertu da, eta jokalari biak Santiago Bernabeuko hitzordurako prest egotea espero du.

  • Iker Muniain. Argazkia: EFE

    Iker Muniain. Argazkia: EFE

Iker Munianek mina dauka bizkarrean eta ez du Athleticek Lezaman egindako entrenamenduan parte hartu. Aritz Adurizek, bestalde, mina nabaritu du bere eskuin hankako abduktorean eta ezin izan du lan-saioa bukatu. Aurrelari donostiarrari probak egingo dizkiote gaur.

Ernesto Valverde Real Madrilen aurkako partidari buruz mintzatu da hedabideen aurrean, eta baikor agertu da. Jokalari biak Santiago Bernabeuko hitzordurako prest egotea espero du.

Mikel Rico ere minduta dago, baina normaltasunez entrenatu duenez ez dirudi partida jokatzeko arazoak izango dituela. Athleticek Real Madrilen aurka jokatuko du igandean, Santiago Bernabeun (21:00).