Itxi

Athletic Club

Asteartean, 19:30ean

Urrutiak bilerari egin beharko dio aurre, kirol-krisia dela medio

ERREDAKZIOA

Bai BBVA Ligan, bai Txapeldunen Ligan, zuri-gorrien zorte txarreko bolada abiapuntu eta eztabaidagai izango da Athleticen ohiko azken bileran.  

  • Josu Urrutiaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Josu Urrutiak, Athleticeko presidenteak, maila eman beharko du bere lehen agintaldiaren ohiko azken bileran (asteartean, 19:30ean). Hitzordu hau oparoaldi ekonomikoarekin baina kirol-krisia dela medio egin beharko dio aurre. Izan ere, historia da jada duela hilabete eta erdi zuri-gorriek bizi zuten egoera idilikoa.

Bolada txarra darama Athleticek kontuan hartuta azken zazpi partidak ez dituela irabazi, BBVA Ligako jaitsiera postuetan kokatzen dela, eta Txapeldunen Ligako taldean azkena dela. Beraz, aurrez aurreko bilera baterako ez dira daturik onenak, aurrekoetan boto pila bat jaso dituen arren.

Izan ere, Urrutiak orain arte bazkideen ordezkariekin, konpromisarioekin, elkartu denean arrakasta itzela izan du beti. Porroten bat aipatzekotan, entitatearen estatutu berrien onarpena izan da –gai hau Fernando Garia Macua presidente zeneko garaitik dator-. Bestela, aipatu bezala, Urrutiak entitatearen erabakitze organo nagusiaren aurrean jesarri den bakoitzean, beti bere alde egin dute.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic