Itxi

Athletic Club

Sentsazioak

Beñat: 'Animoz ondo gaude, baina amorratuta, Porton galtzeagatik'

ERREDAKZIOA

Celtan berdindu eta Porton galdu arren, azken partidetan baino sentsazio hobeak izan dituztela adierazi du Beñat Etxebarria Athleticeko jokalariak.

  • Beñat Etxebarria, Athleticeko jokalaria. Argazkia: EFE

Beñat Etxebarria Athleticeko jokalariak adierazi duenez, zuri-gorriak “animoz ondo, baina amorratuta” daude, Porton galtzeagatik. Izan ere, Txapeldunen Ligako partida hori galdu ondoren, aurrera jarraitzeko aukerak dezente gutxitu dira.

“Gogo  handiz gaude, eta baita amorratuta ere, azken bi partidak –Celta eta Portoren aurkakoak– ondo jokatu ditugulako, baina emaitzaren aldetik, ez dugu zorterik eduki”, esan du Beñatek Lezaman egindako lan-saioaren ondoren.

Erdilariak azaldu duenez, azken bi partida hauetako “sentsazioak” BATE Borisoven eta Real Madrilen aurka Ligako geldialdiaren aurretik jokatutako partidetan baino hobeak izan dira.

“Partida horiek irabaztetik gertu egon gara. Celtaren aurka aurretik gindoazen eta Porton berdinketaren gola lortu ostean aukerak izan genituen, baina azkenean gola sartu ziguten bietan. Irabazi ahal izateko, aukera horiek edukitzea aurrerapauso bat da, eta, horrela jarraituz gero, emaitzak helduko direlakoan gaude”, gaineratu du Beñatek.