Itxi

Athletic Club

Aintzatespena

Athleticen eta Realaren harrobiak, Europako hamar onenen artean

Erredakzioa

Halaber, bi taldeak beste sailkapen baten lehen postuan dira, Olympique Lyon taldearekin batera: lehen taldean goreneko mailan lehiatzeko duten harrobiko futbolarien kopuruarena, alegia.

Athleticeko eta Realeko harrobiek Kirolen Nazioarteko Zentroko Futboleko Behatokiaren aintzatespena jaso dute, orain arte egindako lanagatik. Bi taldeen harrobiak Europako seigarren onenak direla adierazi dute Behatokiko arduradunek.

Zerrendaren lehen postuan Bartzelonaren harrobia dago, eta Real Madril, hirugarrenean. Manchester United, Olympique Lyon eta Paris Saint Germain ere donostiarren eta bilbotarren aurretik agertzen dira.

Bi taldeek harrobiko jokalariak elitean sartzeko egiten duten lana azpimarratu dute, eta horretan notarik altuena eman diete.

Horrez gain, bi taldeak beste sailkapen baten lehen postuan dira, Olympique Lyon taldearekin batera: lehen taldean goreneko mailan lehiatzeko duten harrobiko futbolarien kopuruarena, alegia.