Itxi

Athletic Club

Prentsaurrekoa

Josu Urrutia: 'Europan jarraitzea da helburua'

Erredakzioa

Bestalde, Athleticeko presidenteak ez du baieztatu berrautaketara aurkeztuko den edo ez.

  • Josu Urrutia, eskainitako prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

    Josu Urrutia, eskainitako prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

Josu Urrutiak prentsaurrekoa eskaini du gaur. Gauza askoren inguruan hitz egin du Athleticeko presidenteak eta, tartean, Txapeldunen Ligako ibilbideaz mintzatu da.

Ez du uste txapelketatik at gelditu izana porrota izan denik. Eta, aukera guztiak galduta, orain Europa Liga dute begiz jota zuri-gorriek. Sailkapena lortzeko aukerak egon badaudela esan du, eta helburua hori izan behar dela.

"Europan jarraitzea da helburua", adierazi du. Europa Ligan jokatzeko, BATE Borisov gainditu beharko du Athleticek multzoko sailkapenean.

Bestalde, Josu Urrutiak ez du baieztatu berrautaketara aurkeztuko den edo ez. "Unerik egokienean hartuko dugu hautagaitzari buruzko erabakia, oraindik ez da momentua", azpimarratu du. Bere erabakiak ez du "Ernesto Valverderen jarraipenarekin" zerikusirik izango, baizik eta bere buruak jarraitzeko izango duen "indarrarekin".