Itxi

Athletic Club

Zurigorrien egoera

Aduriz min hartuta dago, eta zalantza da Kordobaren partidarako

ERREDAKZIOA

Iñaki Williams eta Sabin Merino gazteak lehen taldearekin entrenatu dira. Bestalde, Ibai Gomezek ostegun honetan emandako prentsaurrekoan, golak egitea kosta egiten zaiela aitortu du.  

Adurizek molestia batzuk ditu giharretan, asteartean Errege Kopan, Alcoyanoren aurka jokatutako partidaren ondorioz. Hori dela-eta, donostiarra zalantza da larunbatean bizkaitarrek Kordobaren aurka jokatuko duten neurketarako. Guillermo Fernandezek, berriz, alta hartu du eta jokatzeko prest egongo da.

Klubak berak aditzera eman duenez, Adurizek ondoeza dauka ezker hankako bizeps femoraleko inguruko gunean. Badaezpada ez du taldearekin lan egin eta froga osagarriak egingo dizkiote lesioaren nondiknorakoak zehazteko.

Entrenamenduko nobedadeetako bat bigarren taldeko Iñaki Williams eta Sabin Merino goleatzaileek lehen taldearekin entrenatu dutela izan da.

Ibai: "Aukerak sortzea kosta egiten zaigu"

Athleticeko jokalari den Ibai Gomezek ostegun honetan baieztatu duenez "Athletici aukerak sortzea kosta egiten zaio". Horixe erakutsi baitzuen astearte honetan jokatutako Alcoyanoren aurkako norgehiagokan, izan ere, asko sufritu zuten zurigorriek eta ozta-ozta berdindu zuten partida, 90. Minutuan Viguerak sartutako golari esker.

"Aukerak sortzea ez dugu lan samurra, eta kosta egin zaigu Bigarren Bko talde baten aurka eman dugun jokoa barneratu beharra, gaizki ibili ginen-eta?, onartu du Ibaik ostegun honetako lansaioaren ondoren. Hala ere, Ligan golak eta emaitzak lortzen dabiltzala ere nabaramendu nahi izan du jokalari zurigorriak.