Itxi

Athletic Club

A Seriea

Torino, jaitsiera postuetatik puntu bakarrera Ligan

Erredakzioa

Europa Ligako multzoen fasean, bigarren geratu da Athleticen aurkaria, Brujasen atzetik, eta Helsinkiren eta Copenhagueren aurretik.

1:09

Torino izango da Athleticen aurkaria Europa Ligako final-hamaseirenetan, gaur Nyonen (Suitza) egindako zozketaren arabera. Zuri-gorriak Txapeldunen Ligatik kanpo geratu dira, eta orain italiako taldearen aurka izango dute jokoan Europan aurrera egitea.

Multzoen fasean, bigarren geratu da Torino, Brujasen atzetik, eta Helsinkiren eta Copenhagueren aurretik.

17. postuan Ligan

Torino sailkapen nagusiko 17. postuan da A Seriean. 13 puntu ditu, jaitsiera postuetatik bakarrera.

Palmaresa:

A Seriea (7): 1927-28, 1942-43, 1945-46, 1946-47, 1947-48, 1948-49 eta 1975-76

Italiako Kopa (5): 1935-36, 1942-43, 1967-68, 1970-71 eta 1992-93

B Seriea (3): 1959-60, 1989-90 eta 2000-01