Itxi

Athletic Club

2015

Athletic Galizian geratuko da urtarrilaren 3tik 6ra

Erredakzioa

3an, larunbatean, Deporrekin neurtuko ditu indarrak urteko aurreneko liga partidan eta 6an, asteartean, Celtaren kontra jokatuko du Kopako final-zortzirenetako joanekoan (17:00etan).

  • Athleticen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Athleticen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Athletic Galizian geratuko da urtarrilaren 3tik 6ra. 3an, larunbatean, Deporrekin neurtuko ditu indarrak talde zuri-gorriak, urteko aurreneko liga partidan eta 6an, asteartean, Celtaren kontra jokatuko du Kopako final-zortzirenetako joanekoan (17:00etan).

3an bertan abiatuko da Athletic Coruñara, goizean. Riazorreko norgehiagoka 22:00etan hasiko da. Aurretik, asteko egun guztietan entrenatuko dute Valverderen gizonek, goizez. 2an, ordea, arratsaldez egingo dute.

Aritz Aduriz eta Iker Muniain zigortuta daude eta ezin izango dute Riazorreko partida jokatu. Guillermo Fernandez eta Ager Aketxe zalantza dira.