Itxi

Athletic Club

Sentsazioak

Valverde: 'Zaleek taldeari gehiago eskatzea beharrezkoa deritzot'

ERREDAKZIOA

Entrenatzaile zurigorriak baieztatu duenez, taldeak dinamika aldatu beharra dauka, eta arriskua sortzeko dituen zailtasunak ekidin behar ditu.  

  • Ernesto Valverde, Athleticeko entrenatzailea. Argazkia: EFE

Athleticeko entrenatzaile den Ernesto Valverdek, “beharrezkotzat” eta “normaltzat” jo du San Mameseko zaleek intentsitate handiagoa eskatzea taldeari. Kezka horrek asteazken honetan izan baitu oihartzun gehien, alegia, zurigorriek Celtaren aurka (0-2) jokatu duen Kopako partidan.

“Zerbait arrunta eta beharrezkoa dela deritzot. Egokia da zaleek taldeari gehiago eskatzea. Partida galdu egin dugu eta sailkapena zalantzan egon da, beraz ezin gara pozik egon. Ez da neurketa ona izan, baina egia esan, azken aldian edozein txikikeri ere, gure kontra egiteko aitzakia bihurtu da”, adierazi zuen Valverdek Etxeita bere atean sartutako golari, eta Ricok egindako penaltiari erreferentzia eginez.

“Aurrera pausu bat eman behar dugu, eta dinamika aldatu. Baina batez ere, taldeak arriskuak sortzeko dituen zailtasunak ekidin behar ditugu”, azaldu du entrenatzaile zurigorriak.

Bestalde, Mikel Balenziagak eta Iker Muniainek azken boladan duten trebetasun faltaz ere aritu da Valverde, gori-gorian dagoen kontua baita. Eta, honen inguruan zera adierazi du: “Ez daude euren momenturik onenean, baina taldean ezinbestekoak dira”.

Azkenik, Errege Kopako final-laurdenetan Malagaren aurkako norgehiagoka “zabala” eta “zaila” izango dela baieztatu du. Aurkaria momentu onean dagoela argudiatu baitu, eta azken aldian, “edozer” ateratzen zaiola ondo. Eta, autokritika egite aldera, zera esan du Valverdek: “aurrera egiten ari dira guri falta zaigun zerbait dutelako bidelagun, konfiantza”.

 

g>”.