Itxi

Athletic Club

Sentsazioak

Viguera: 'Egoera iraultzeko denboraz gabiltza'

ERREDAKZIOA

Aurrelari errioxarrak nabarmendu duenez, hiru txapelketetan jarraitzeak aurrera egiteko konfiantza handia ematen die Athleticeko jokalariei.

  • Borja Viguera, Athleticeko jokalaria. Argazkia: EFE

Borja Vigueraren aburuz, zurigorriek lehen itzuli ona egin ez duten arren, oraindik ere, egoera iraultzeko denboraz dabiltza. Izan ere, lehen itzuli honetan soilik 19 puntu lortu ditu Athleticek eta jaitsiera postuetatik hiru puntura dago.

Viguerak ziurtatu duenez, talde zurigorrian ?ez dago kezkarik?, baizik eta ?kontzientzia?. ?Denok dakigu ez dugula denboraldia behar bezala hasi, baina honi buelta emango diogunaren konfiantza dut?, azaldu du errioxarrak.

Ondobidean aritu ahal izateko, Madrigalen eskainitako jarrera bidelagun izan behar dutela uste du zurigorriak. Bertan 2-0 galdu arren, Ernesto Valverderen mutilek ?nahiko ondo? lehiatu baitzuten. ?Galdu egin genuen baina bestelako sentsazioekin?, azaldu du Viguerak.

Jokalari errioxarrak azaldu duenez, ?liga alde batera utzi? eta asteazken honetan Malagaren aurkako norgehiagokari begira jarri dira. Bertan jokatuko baitituzte Errege Kopako final-laurdenak.

?Hiru txapelketetan jarraitzeak aurrera egiteko sekulako konfiantza ematen digu?, azaldu du Viguerak.

 

 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic