Itxi

Athletic Club

Europa Liga

Zuri-gorriek sasoi onean dagoen Torinori egingo diote bisita

Erredakzioa

Athleticek Aritz Aduriz gabe eta buruan Rayoren kontrakoa ere buruan duela egingo dio aurre final-hamaseirenetako partidari (ostegunean, 19:00etan).

  • Ernesto Valverde (erdian), Athleticen entrenatzailea. Argazkia: EFE

    Ernesto Valverde (erdian), Athleticen entrenatzailea. Argazkia: EFE

Athleticek Torinoren aurka jokatuko du ostegun honetan Europa Ligako final-hamaseirenetako joaneko neurketa. Sasoi onean dagoen Torinori Aritz Aduriz gabe egingo dio aurre talde zuri-gorriak, eta buruan Rayoren kontrakoa ere duela. 2012. urtean txapelketako finala jokatu zuten bilbotarrek.

Athleticentzat liga da lehentasuna, eta horregatik taldea "aireztatu" nahi du Ernesto Valverdek. Errege Kopan ere bizirik jarraitzen dute zuri-gorriek, eta finalerako txartela eskuratzea dute helburu.

Gauzak horrela, ohikoa ez den hamaikakoarekin zelaitatuko da Athletic Comunalera. Unai Lopez eta Iñaki Williams gazteek hasieratik joka dezakete.

Jon Aurtenetxe hasieratik arituko da, Balenziagaren ordez, eta Iraolak ere jokatzeko aukerak ditu. Halere, nobedadeak erasoan izango dira, eta Iker Muniainekin batera, Ibai, Viguera, Unai Lopez, Aketxe edo Williams bezalako jokalariak aritu daitezke.

Torino

Torino Calcioko eta Europako talde historikoa da, eta ligako sailkapen nagusian hamargarren postuan dago. 32 puntu ditu, liderrak baino 22 gutxiago.

Ustezko hamaikakoak:

Torino FC: Padelli; Maksimovic, Glik, Moretti; Molinaro, Benassi, Vives, Farnerud, Darmian; Martinez, Quagliarella.

Athletic Club: Iraizoz; De Marcos, Gurpegui, Laporte, Aurtenetxe; San Jose, Rico; Iraola, Unai Lopez, Muniain; eta Williams.

Epailea: Michael Koukoulakis (Grezia).

Futbol-zelaia: Torinoko futbol-zelaia Olinpikoa (Comunale).

Ordua: 19:00

Ordua: 19:00

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic