Itxi

Athletic Club

Almeriaren aurka

Athleticek bosgarrena jarraian nahi du, 30 urte eta gero

Erredakzioa

1984-1985 denboraldian erdietsi zuen talde zuri-gorriak azkenekoz, Javier Clemente entrenatzailea zenean.

  • Athletic, gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

    Athletic, gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Athleticek Ligako bosgarren garaipena jarraian lortu nahi du larunbat honetan Almeriaren aurka (22:00etan, San Mamesen). 1984-1985 denboraldian erdietsi zuen talde zuri-gorriak azkenekoz.

Javier Clemente zen garai hartako Athleticeko entrenatzailea eta jarraian Osasuna (5-0), Betis (0-2), Murtzi (1-0), Reala (1-2) eta Valentzia gainditu zituen taldeak.

2010-2011 denboraldian, zuri gorriak Joaquin Caparrosen aginduetara zeudenean, Athleticek lau lortu zituen jarraian: Racing (2-1), Hercules (3-0), Atletico Madril (0-2) eta Sporting (3-0) taldeen aurka, hain zuzen ere.

Denboraldi honetan, Rayo Vallecano (1-0), Eibar (0-1), Real Madril (1-0) eta Celta (1-2) hartu dituzte mendean.