Itxi

Athletic Club

Zozketa,12:00etan

34.741 bazkide, finalerako sarreraren zain

Agentziak | Erredakzioa

42.809 bazkidek, %97ak, Kopako finalerako sarrerak eskatu dituzte. 34.741 sarreren zozketa asteazkenean izango da, 12:00etan, Ibaiganen.

  • Nou Camp / EFE.

    Nou Camp / EFE.

Athleticek Errege Kopako finalerako sarreren zozketan izena emateko epea itxi du, espero baino ordu bat beranduago, arazo informatiko batek emandako problemak konpontzeko. Guztira, 42.809 bazkidek eman dute izena, hau da, 44.117 kideen %97ak.

Zozketa gaur egingo da, 12:00etan, Ibaiganen. 34.741k lortuko dute sarrera bat. Partida maiatzaren 30ean izango da, Nou Campen, Bartzelonan.

Athleticek 37.741 sarrera jaso zituen, eta 3.000 gorde konpromisoetarako. Beraz, izena emandako 8.068 geratuko dira sarrerarik gabe, eta bazkide guztien %80k lortuko dute sarrera bana.

g> bana.