Itxi

Athletic Club

Zozketa, Ibaiganen

Zenbaki hau duen bolatxoa atera dute bonbotik: 04.314

Agentziak | Erredakzioa

04.314 eta 39.054 zenbakien arteko bat duten bazkideek izango dute Kopako finalera joateko aukera.

1:05

Athleticek Errege Kopako finalerako sarreren zozketan izena emateko epea itxi zuen astelehenean. Guztira, 42.809 bazkidek eman zuten izena, hau da, 44.117 bazkideen %97ak.

Zozketa gaur egin da Ibaiganen eta 34.741k lortu dute sarrera bat. 04.314  eta 39.054 zenbakien arteko bat duten bazkideek izango dute Kopako finalerako txartela eskuratzeko aukera.