Itxi

Athletic Club

Prentsaurrekoa

Valverde: 'Orain zazpigarren postuari eutsi behar diogu'

Agentziak | Erredakzioa

Besteen emaitzen mende ez egotearen alde egin du, "hori zen nahi genuena. Eta horretarako larubatean irabazi egin behar dugu".

  • Ernesto Valverde. Argazkia: EiTB.

    Ernesto Valverde. Argazkia: EiTB.

Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaikeak esan du taldeak orain duen helburua "zazpigarren postuari eustea" dela, azken asteetan horretarako borrokatu ostean.

"Postu hori gure helburua izan da aspalditik eta ez dugu besteen mende egon nahi. Horretarako larunbatean irabazi behar dugu", esan du Valverdek Deportivoren aurkako partidaren atariko prentsaurrekoan. Halaber, entrenatzaileak  onartu egin du seigarren postuari ere "zeharka" begiratzen diola.

Valverdek argi dauka taldeak irabazi beharra duela zazpigarren postuari eusteko, atzetik aurkariak gertu baititu: Celta eta Espanyol bi puntura daude, eta Reala eta Rayo, lau puntura). Vila-real seigarren da sailkapenean eta San Mamesen jokatu behar du

jokatu behar du

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea