Itxi

Athletic Club

Austrian, uztailaren 21ean

Athleticek lagunartekoa jokatuko du Leeds Uniteden aurka

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Tijuanako Xolosen aurkako neurketa, bestalde, uztailaren 18ra aurreratu dutela iragarri du talde zuri-gorriak.

  • Athleticen artxiboko irudia. Argazkia: EITB

    Athleticen artxiboko irudia. Argazkia: EITB

Athleticek lagunarteko partida jokatuko du Ingalaterrako Bigarren Mailako Leeds Uniteden aurka, uztailaren 21ean. Talde ingelesak jakitera eman du.

Athleticek, bestalde, Tijuanako Xolosen aurkako neurketa uztailaren 18ra aurreratu dutela iragarri du. Norgehiagoka Boiseko (AEB) Albertsons Stadiumean jokatuko da.

Partida uztailaren 29rako iragarrita zegoen, baina zuri-gorriek Europa Ligako atariko fasea jokatu beharko dute uztailaren 30ean eta abuztuaren 6an.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic Club