Itxi

Athletic Club

Bigarren B

Bilbao Athleticek bidean jarraitzen du, UCAM Murtzia kanporatuta

M.D. | eitb.eus

Bi taldeen arteko berdinketa, Cesar Remon eta Gorka Iturrasperen golekin, nahikoa da zurigorrientzat Adelante Ligara igotzeko playoffetan jarraitzeko.

1:29

Bilbao Athletic hurrengo kanporaketara igaro da aurkari on baten aurka. UCAM Murtziaren kontra berdinketa lortu du (1-1). San Mameseko garaipenaren ostean (1-0) errazagoa zen neurketa zurigorrientzat, murtziarrek gol bat baino gehiagoko aldea behar zuten eta.

Lehenengo zatian, UCAM Murtzia Bilbao Athletic baino hobea izan da. Golaren bila atera dira lehenengo minututik. Horretarako baloia izan dute.

Hala ere, Bilbao Athleticek aukerak izan ditu. Jurgiri eta Sabinori, adibidez, geldiketak egin dizkie atezainak, ondo atepean. Momenturik onenean, ordea, Cesar Remonek luzapena behartzen zuen gola sartu du. 22. minutuan izan da.

Bigarren zatian berdintsua izan da gidoia: etxekoek gauzak zail jarri dizkiote Athletic Bri. Hala ere, 84. ean, UCAM Murtziaren momentu on batean, Gorka Iturraspek norgehiagoka berdindu eta Lezamakoen pasea ziurtatu du.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic
  • Futbola