Itxi

Athletic Club

Liga Adelantera igoera

Cadiz izango da Bilbao Athleticen aurkaria

Erredakzioa

Hercules kanporatu du Andaluziako taldeak. Huracan Valencia eta Huesca, aurrez aurre beste kanporaketan.

Bilbao Athleticek badaki nor izango duen aurrean Adelante Ligara igotzeko playoffetan: Cadiz. Hercules kanporatu du Andaluziako taldeak. Huesca eta Huracan Valentzia dira hirugarren kanporaketara sailkatu diren beste bi taldeak.

Zurigorriek etxean jokatuko dute lehenengo partida, eta Cadizen itzulikoa. Bi irabazleek Adelante Ligan jokatuko dute hurrengo denboraldian.

Adelante Ligara igotzeko playoffak, 3. kanporaketa

Bilbao Athletic - Cadiz

Huracán Valentzia - Huesca