Itxi

Athletic Club

Europa Liga

Zilina eslovakiarra da Athleticen hurrengo aurkaria

Agentziak | Erredakzioa

Joaneko partida etxetik kanpo jokatuko dute bilbotarrek, abuztuaren 20an, eta itzulikoa San Mamesen, 27an.

1:11

Athleticek Eslovakiako MSK Zilina taldea izango du aurkari, Europa Ligako atariko azken kanporaketan. Horixe izan da ostegun honetan UEFAk Nyonen duen egoitzan egindako zozketaren emaitza.

Lehen partida, joanekoa, Eslovakian jokatuko dute, abuztuaren 20an, eta, itzulikoa, San Mamesen, hilaren 27an.