Itxi

Athletic Club

Adierazpenak

Balenziaga: 'Messiri finalean egindako defentsa errepikatuko nuke'

ERREDAKZIOA | AGENTZIAK

Bartzelonak denboraldi-aurrean erakutsi duen sekulako indarra eta bizitasuna azpimarratu nahi izan du De Marcosek.  

01:24

Athleticeko jokalaria den Mikel Balenziagaren hitzetan, "Kopako finalean Messiri egin nion defentsa errepikatuko nuke, erronka itzela izan zen. Munduko jokalari onenari aurre egitea ez baita egunero egin dezakedan zerbait", adierazi du Balenziagak ostiral honetan jokatuko duten Superkopako finalaren harira.

Bestalde, Lezamako prentsaurrekoan berarekin batera aritu den Oscar de Marcosek esan duenez, "denboraldi-aurrean erritmoa hartzeak asko kostatzen du, baina badirudi Bartzelonak aurton ez duela arazo hori, izan ere, sekulako indarra eta bizitasuna erakusten ari da". Gainera, Sevillaren aurkako Europako Superkopako finalean, presio egin eta baloiak berreskuratu ondoren, kontraerasoan hainbat gol sartu zituztela azpimarratu du, eta beraz, ?kontu handia izan beharko dugu? adierazi du.