Itxi

Athletic Club

Europa Liga

Athleticen aurkariak, banan-banan

Agentziak | Erredakzioa

AZ Alkmaarrek hirugarren egin du Holandako ligan, Augsburg estreinakoz arituko da Europan, Bundesligan bosgarren izan ostean, eta Partizanek Serbiako azken 7 liga txapelketak irabazi ditu.

  • Zozketa Monakon egin dute:

Monakon egindako zozketan, Athleticek bidaiarik luzeenak ekidin ditu, Errusiara edo Ukrainar, esaterako, baita talde indartsuenekin jokatzea ere (Liverpool, Fiorentina eta Monako). Hala ere, egokitu zaizkion hiru aurkariek izar entzutetsurik ez duten arren, Athleticek bere lehiakortasuna agertu beharko du hurrengo fasera pasatzeko.

AZ Alkmaar holandarrak hirugarren egin du bere herriko ligan, PSV Eindhovenen eta Ajaxen atzetik, eta, Athleticek bezala, atariko bi kanporaketa gaindituta iritsi da multzoen fasera.

Bestalde, Augsburgo alemaniarra lehen aldiz arituko da Europan. Zuzenean sailkatu dira multzoen faserako Bundesligan bosgarren egin ondoren.Bayern Munich, Wolfsburgo, Borussia Monchegladbach eta Bayer Leverkusen izan dituzte aurretik, laurek Txapeldunen Liga jokatuko dute.

Azkenik, Belgradoko Partizan Balkanetako talde historikoa da. Denbora asko eman du Izar Gorria aurkariaren itzalean, baina azken urteetan egoera irauli du eta bere herriko azken zazpi liga txapelketak irabazi ditu.

k irabazi ditu.