Itxi

Athletic Club

Europa Liga

Valverde: 'Gure oraingo helburua hurrengo fasera igarotzea da'

eitb.eus

Athleticek debuta egingo du Europa Ligako ligaxkan. Zuri-gorriek hiru puntuak lortu behar dituzte talde alemaniarren kontra.

1:02

Athleticek Europa Ligako aurreneko partida jokatuko du ostegunean San Mameseko futbol-zelaian Augsburgoren aurka (21:05h).

Ernesto Valverde entrenatzaileak jakin badaki bere taldea faborito dela, 'ohituta gaude faborito izatera, baina ez da benetako gauza bat. Oraindik dena frogatu behar dugu. Osteguneko partida gakoa da lehiaketan, jarraitzeko hautagaietako bat baita'.

Teknikariaren aburuz esperientzia izateak lehiaketa zailetan jokatzeak laguntzen du eta horregatik 'ongi joka dezaketela' badakitela esan du.

Aymeric Laportek, bestalde, argi du hiru puntuak lortu behar dituztela: 'Athletic faborito bezala har daiteke, baina ezin da aurkaria gutxietsi. Garaipena lortu nahi dugu".

 

 

 

>