Itxi

Athletic Club

Ostegunean, Herbehereetan

AZ Alkmaar-Athletic partidarako gomendioak

eitb.eus

Ertzaintzak gomendioak kaleratu ditu ostegunean Europa Ligako partida bertatik bertara ikustera joango diren zaleek arazoak saihesteko.

  • Zale zuri-gorriak. EFE

    Zale zuri-gorriak. EFE

Athleticek UEFA Europa Ligako bigarren jardunaldiko partida jokatuko du ostegunean Herbehereetan. Aurreikuspenen arabera, 600 bat zale zuri-gorri joango dira Alkmaar hirira, partida bertatik bertara ikustera, eta, hori dela eta, Ertzaintzak hainbat gomendio kaleratu ditu istiluak eta ezbeharrak saihesteko.

Herbehereetako Polizia eta Ertzaintza elkarlanean ari dira partidako segurtasuna bermatzeko.

Ertzaintzaren ohar garrantzitsuenak

- Ez erosi sarrerarik birsalmentan

- Mozkortuta dauden zaleak atxilotuta eraman ditzakete

- Istiluak sortzen dituzten zaleak atxilotu egingo dituzte

- AZ Alkmaar taldeko zale erradikalenak Platte Stenenbrug zubi inguruko tabernetan egoten dira. Komeni da inguru hori saihestea.

 

 

trong>