Itxi

Athletic Club

Batzarra

Urrutiaren kontuek bazkide konpromisarioen babesa jaso dute

Agentziak | Erredakzioa

Aurtengo aurrekontua 100 bat milioi eurokoa da, eta 12ko superabita aurreikusita dago. San Mameseko aulki askotako euria izan da eguneko gaietako bat.

  • Athleticeko bazkide konpromisarioen ohiko batzarra / EFE.

    Athleticeko bazkide konpromisarioen ohiko batzarra / EFE.

Josu Urrutiaren Zuzendaritza Batzordeak aurkeztutako kontuek bazkide konpromisarioen gehiengoaren babesa jaso dute Athleticeko ohiko batzarrean, agintean izan den urte guztietan gertatu bezala, 2011tik.

Aurreko urteekin alderatuta, boto gutxiago izan dira: 400 baino apur bat gehiago. Iazko kontuek, 30 milioi euroko superabitarekin, botoen %77,5a izan dute alde, eta %17,8a kontra.

Aurtengo aurrekontua, 100 bat milioi eurokoa -aurreikusitako 12ko superabitarekin-, botoa eman dutenen %73,4ak babestu dute. %20,5ak kontra bozkatu dute.

419 bozketatik, iazko kontuen alde 325ek bozkatu dute, 72k kontra, eta 15ek zuriz. Aurtengo aurrekontuetan, 414 botoetatik 304 aldekoak izan dira, 85 kontrakoak, eta 16 zuriz.

Kontuen kontrako bozka asko bazkide konpromisario batzuen atsekabeagatik izan da, San Mamesen euria dagoenean baskide asko buztitzen direlako.