Itxi

Athletic Club

2-0

Athleticek porrot mingarria jaso du Granadaren aurka

Erredakzioa

Laportek bere atean sartu du 1-0ekoa eta Succesek norgehiagoka erabakita utzi du, 59. minutuan 2-0ekoa sartuta.

  • Granada-Athletic. Argazkia: EFE

    Athleticek 2-0 galdu du Granadaren aurka. Argazkia: EFE

Athleticek 2-0 galdu du Granadaren aurka Carmenes zelaian eta Europa Ligako postuetan dauden taldeekin berdintzeko urrezko aukera galdu du. Talde zuri-gorriak garesti ordaindu ditu igande honetan egindako hutsak.

Ez da partida ona izan. Bi taldeek nahiko kaskar jokatu dute, eta abaguneak oso urriak izan dira. Bosgarren minutuan etorri da Granadaren lehen gola. Laporteren eta Iraizozen artean ez dira elkar ondo ulertu eta frantziarrak bere atean sartu du gola; 1-0 Granadaren alde.

Gola jaso ondoren, Athletic izan da nagusi, baina ez du Andres Fernandez atezainaren aurrean asmatu. Adurizek, Beñatek, San Josek eta Raul Garciak abagune bikainak izan dituzte, baina atezainak egindako geldituek eta jaurtiketak desbideratu dituzten defentsek, zuri-gorriek berdinketa lortzea eragotzi dute. Adurizek aukera ona izan du atsedenaldira iritsi orduko. Bere errematea ona izan da, baina defentsa bat gurutzatu da baloiak eraman duen norabidean eta gola sahiestu du.

Bigarren zatiari ondo ekin dio Athleticek eta Granada gaiziki pasatzen ibili da lehen minutuetan. 59. minutuan, ordea, zuri-gorriek beste huts bat egin dute, eta Granada horretaz baliatu da 2-0koa sartzeko. Laportek kale egin du baloia ateratzerakoan, Succes area barruan sartuda, eta Iraizoz ondo gainditu du.

Bigarren gola jaso ostean Athletic ez da Granadari erantzuteko gai izan, eta 2-0eko emaitzarekin Granada izan da hiru puntuak eskuratu dituena. Andaluziarrek denboraldi honetan etxean lortzen duten lehen garaipena da igande honetakoa.

Fitxa teknikoa:

2 - Granada: Andres Fernandez; Miguel Lopes (Foulquier, 52. min), Babin, Lombán, Biraghi; Fran Rico, Rubén Pérez, Javi Marquez; Rober (Rochina, 63. min), Success (Nico Lopez, 76. min) eta Peñaranda.

0 - Athletic: Iraizoz; De Marcos, Etxeita, Laporte, Balenziaga; San Jose (Boveda, 73. min), Beñat; Williams (Viguera, 80. min), Raul Garcia, Susaeta (Sabin Merino, 67. min); eta Aduriz.

Golak: 1-0, 5. min: Laporte, bere atean. 2-0, 59. min: Success.

Epailea: Del Cerro Grande.

l Cerro Grande.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic