Itxi

Athletic Club

Europa Liga

Athletic aurkariaren zain, AZ Alkmaar taldearekin bina egin ostean

Agentziak | Erredakzioa

Van Overeem, Kike Sola, San José (penaltiz) eta Janssen izan dira golegileak.

Athleticek eta AZ Alkmaarrek bina egin zuten bart San Mamesen, Europa Ligako multzoen faseko azken jardunaldian. Neurketak ez du kontatzeko askorik izan, Ernesto Valverderen taldeak L multzoko lehen postua aurretik ziurtatuta zuelako eta herbeheretarrak azken postuan zeudelako, inolako aukerarik gabe.

Hori horrela, Athletic final-hamaseirenetan dago, L multzoko lehen sailkatu moduan, eta, horri esker, Txapeldunen Ligatik kanpo geratu diren taldeak saihestuko ditu hurrengo jardunaldian. L multzoan hurrengo kanporaketarako sailkatu den beste taldea Augsburg alemaniarra da, Partizani 1-3 irabazi ostean.

Partidako lehen gola herbeheretarrek egin zuten. Joris van Overeemek sartu zuen, lehen zatiko 26. minutuan.

Hala ere, pozak ez zien asko iraun eta atsedenaldiaren atarian Kike Solak banakoa egin zuen, Enric Saboriten pasea area txikian errematatuz.

Bigarren zatian, lehoiak partida erabakitzeko asmoarekin atera ziren aldagelatik, eta hasi eta 15 segundora, Javi Erasok penaltia behartu zuen. Mikel San Josek jaurti eta sartu zuen. Norgehiagokaren amaieran, Vincent Janssenek binakoa egin zuen, zortea alde izan zuen jokaldian.

Europa Ligak atseden hartuko du hurrengo asteetan, eta otsailean ekingo dio berriro lehiaketari.

Fitxa teknikoa:

Athletic: Herrerin; Boveda, Saborit, Gurpegi, Elustondo; Rico, San Jose (Iturraspe, 70. min), Eraso (Aketxe, 8. min2), Susaeta; Merino eta Sola (Borja Viguera, 77. min).

AZ Alkmaar: Coutinho; Johansson, Gouweleeuw, Luckassen, Ouwejan (Hatzidiakos, 74. min); Ortiz, Van Overeem (Muhrem, 82. min), Rienstra; Haye, Hupperts (Tankovic, 64. min) eta Janssen.

Golak:

0-1, 26. min, Van Overeem.

1-1, 42. min, Kike Sola.

1-2, 46. min, San Jose, penaltiz.

2-2, 88. min, Janssen.

n, Janssen.