Itxi

Athletic Club

Kopa

Escobar: 'Ezustekoa eman nahi dugu Bilbon'

Erredakzioa | Agentziak

Linenseko entrenatzailearentzat kanporaketaren %95a Athleticen alde dago, baina %5a bere taldearen alde.

  • Athleticek 0-2 irabazi zuen joaneko partidan. EFE

    Athleticek 0-2 irabazi zuen joaneko partidan. EFE

Rafael Escobar Real Balompedica Linense taldeko entrenatzaileak adierazi du bere taldeak ezustekoa eman nahi duela San Mameseko futbol-zelaian, 'ala gutxienez, maila eman'.

Athleticek eta Linenesek Kopako final-hamaseirenetako bueltako partida jokatuko dute asteazkenean Bilbon, joanekoan La Linea de la Concepcionen 0-2 irabazi zuen Ernesto Valverderen taldeak.

Escobarrek aurrera egiteko aukera badagoela esan du, nahiz eta gutxi izan, 'kanporaketaren %95a Athleticen alde dago, baina %5a gure alde'. Helburua gol bat egitea da horrela zalantzak sortu ahal izateko etxeko taldean