Itxi

Athletic Club

Golegile onena

Aduriz, Europa Ligako multzoen faseko hamaikako onenean

Agentziak | Erredakzioa

Athleticeko aurrelaria da txapelketa honetako lehen faseko golegile onena, sei gol sartuta. Augsburgeko Bobadillak ere sei gol sartu ditu, baina jokalari zuri-gorriak goleko pase gehiago ditu.

  • Aritz Aduriz. Argazkia: EFE

    Aritz Aduriz, Europa Ligako multzoen faseko golegile onena. Argazkia: EFE

Aritz Aduriz, Athleticeko jokalaria, Europa Ligako multzoen faseko hamaikako onenean sartu du UEFAk, astearte honetan jakitera eman duenez. Aduriz izan da multzoen faseko golegile onena, 6 gol sartuta.

Athleticeko aurrelariarekin batera, Raul Bobadilla Augsburgeko jokalaria agertzen da hamaikako onenean. Bobadillak ere sei gol sartu ditu, baina Adurizek goleko pase bi eman dituenez, bera da golegileen sailkapeneko lehen postuan dagoena. Athletic eta Augsburg Europa Ligako L multzoan egon dira, eta bi talde hauetako aurrelariak izan dira txapelketako lehen faseko golegile onenak. Athleticeko aurrelariak 20 gol daramatza denboraldi honetan, txapelketa ofizialetan.

Adurizekin eta Bobadillarekin batera, beste jokalari hauek osatzen dute Europa Ligako multzoen faseko hamaikako onena: Ralf Fahrmann (ALE/Schalke 04) atezainak; Nathaniel Clyne (EB/Liverpool), Andreas Granpvist (SUE/Krasnodar) eta Gökhan Gönül (TUR/Fenerbahce) defentsak; Dries Mertens (BEL/Napoli), Rafa Silva (POR/Braga), Steffen Hofmann (ALE/Rapid Viena) eta Erik Lamela (ARG/Tottenham Hotspur) erdilariak; eta Jose Callejón (ESP/Napoli) aurrelaria.

li) aurrelaria.