Itxi

Athletic Club

Athleticek baieztatu du

Kike Sola, Middlesbroughera, utzita

Erredakzioa

Championshipean jokatzen duen talde ingelesean utzita amaituko du denboraldia Athleticeko aurrelariak. Aitor Karankaren aginduetara egongo da.

  • Kike Sola. Argazkia: EFE

    Kike Sola. Argazkia: EFE

Kike Solak Middlesbrough taldean utzita amaituko du denboraldia. Athleticeko aurrelariak ez du Valverderen konfiantza eta Championshipean jokatzen duen talde ingelesera joatea erabaki du. Entrenatzaile euskalduna izango du bertan, Aitor Karankak zuzentzen baitu, eta helburua Premier Leaguera igotzea da.

Athleticek 2013. urteko ekainaren 3an fitxatu zuen Kike Sola Osasunatik eta denboraldi bi t'erdi eman ditu talde zuri-gorrian, irtetea erabaki duen arte. Talde gorritxoak Cascanteko aurrelaria utzita eraman nahi zuen denboraldi amaierara arte, baina ez du lortu.

 

lortu.

 

lortu.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic