Itxi

Athletic Club

Errege Kopa

Athleticek emaitza ona lortu nahi du San Mamesen

Agentziak | Erredakzioa

Bartzelona izango dute aurkari zuri-gorriek asteazkenean, 21:00etan. Aduriz hamaikakora itzuliko da. Barçan, aldiz, Messi eta Suarez zalantza dira.

  • Aritz Aduriz. Argazkia: EFE

    Aritz Aduriz, Superkopan sartutako goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE

Athleticek eta Bartzelonak Errege Kopako final-laurdenetako joaneko partida jokatuko dute astezken honetan, 21:00etan, San Mamesen. Ligan jasotako 6-0ekoa ahaztu eta emaitza ona lortu nahi dute zuri-gorriek.

Aritz Adurizek hasieratik jokatuko du, Supercopan egin zuen bezala. Ligako partidarako zigortuta egon zen aurrelaria eta gogotsu ekingo dio lehiari. Iago Herrerin izango da atezaina eta De Marcos, Etxeita, Laporte eta Balenziaga jokalriek osatuko dute defentsako lerroa. Zelai erdian Beñatek zuzenduko du taldea, eta ziurrenik San Jose izango du lagun postu horretan. Iturraspek ere jokatzeko aukerak ditu. Susaetak, Williamsek eta Adurizek osatuko dute erasoko lerroa. Munianek ere joka lezake hasieratik, baina erritmo falta du, eta horrek hasierako hamaikakoan sartzeko aukerak murrizten dizkio jokalari nafarrari. Raul Garcia, Ibai Gomez eta Gorka Elustondo min hartuta daude. Viguera eta Boveda deialditik at geratu dira.

Bartzelonak Jordi Albaren eta Mathieuren bajak ditu. Luis Suarez zigortuta dago Espanyolen aurka talde perikitoko jokalariak iraintzeagatik. Barçak, ordea, errekurtsoa aurkeztu du, eta bihar emango diote erantzuna. Lionel Messi zalantza da, min hartuta baitago. Ez du gauza handirik eta litekeena da San Mamesen jokatzea.

Ustezko hamaikakoa:

Athletic Club: Herrerin; De Marcos, Etxeita, Laporte, Balenziaga; San Jose, Beñat; Williams, Eraso, Susaeta; eta Aduriz.

Bartzelona: Ter Stegen; Alves, Pique, Mascherano, Adriano edo Sergi Roberto; Busquets, Iniesta, Rakitic; Arda, Neymar eta Aleix.

Epaileak: Gonzalez Gonzalez.

Zelaia: San Mames.

Ordua: 21:00.

/strong> 21:00.

/strong> 21:00.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic