Itxi

Athletic Club

Akordioa

Iñaki Williamsek 2021ko ekainera arte berritu du kontratua

eitb.eus

Jokalari gazteak 50 milioiko etete klausula izango du.

  • Iñaki Williams eta Josu Urrutia. Argazkia: www.athletic-club.eus.

    Iñaki Williams eta Josu Urrutia. Argazkia: www.athletic-club.eus.

Iñaki Williamsek bere kontratua luzatzea adostu du Athleticekin. Klubak iragarritakoaren arabera, Williamsek Athleticen jokatuko du 2021eko ekainaren 30era arte.

Jokalariak 50 milioi euroko etete klausua izango du.

Iñaki Williams 2012an iritsi zen Athleticera gazte-mailan jokatzeko eta azken urteetan gora egin du lehen taldera iritsi arte.

Espainiako selekzioarekin ere jokatu du, 21 urtez azpikoetan, eta aurten lekua egin du Athleticen hamaikakoa: 24 partida jokatu ditu Liga, Kopa eta Europa Liga artean, 10 gol sartuta.

 

t="utf-8">