Itxi

Athletic Club

Final-laurdenak

Barça-Atleti partidaz probetxu atera nahi dute Athleticek eta Celtak

Agentziak | Erredakzioa

Zuri-gorriek San Mameseko 1-2koa irauli behar dute, galiziarrek, Balaidoseko berdinketa gainditu.

  • Laporte eta Messi. EFE

    Laporte eta Messi. EFE

BBVA Ligako hurrengo jardunaldian Bartzelonak eta Atleticok jokatuko dute elkarren kontra, ligako lehenengoa bigarrenaren aurka. Baina astean zehar Koparekin dute hitzordua eta hor probetxu atera nahi izango dute Athleticek eta Celtak.

Zuri-gorriek 1-2 galdu zuten San Mamesen, beraz, erronka zaila izango dute, halere, Ernesto Valverderen gizonak garaipenaren bila aterako dira Camp Noura. Celtak, ordea, joaneko 0-0koa defendatu beharko du, horretarako golen bat sartzera behartuta daude Vicente Calderon futbol-zelaian.

Final-laurdenak

Asteazkenean

20.30 Atletico-RC Celta (joanekoa 0-0)

21.30 FC Bartzelona-Athletic Club (joanekoa 2-1)

Ostegunean

20.00 CD Mirandes-Sevilla FC (joanekoa 0-2)

21.00 UD Las Palmas-Valentzia CF (joanekoa 1-1)

(joanekoa 1-1)

(joanekoa 1-1)

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Errege Kopa