Itxi

Athletic Club

Athleticen aurkaria

Lucas Silva taldetik baztertu du Olympique Marsellak

A.B.

Frantziako taldea Athleticen aurkaria izango da Europa Ligako final-hamaseirenetan eta Real Madrilek utzitako erdilaria taldetik at utzi dute neguko merkatuan Anderlechtera joan nahi ez izateagatik.

  • Lucas Silva. Argazkia: EFE

    Lucas Silva, prentsaurreko baten. Argazkia: EFE

Olympique Marsella izango du aurkari Athleticek Europa Ligako final-hamaseirenetako kanporaketan. Joaneko neurketa otsailaren 18an jokatuko da, 21:05ean, Marsellako Velodrome zelaian. Giroa nahasita dago talde frantziarrean.

Frantziako ligako sailkapenean 10. postuan da Marsellako taldea, eta aldagelako giroa ez da oso ona. Olympique Marsellak Lucas Silva taldetik baztertzea erabaki du neguko merkatuan Anderlechtera ez joateagatik. Gainera, Frantziako hegoaldeko taldeak Real Madrilek utzitako erdilaria Europa Ligako zerrendan ez sartzea erabaki du. Ondorioz, Lucas Silvak ez du Athleticen aurkako kanporaketa jokatuko.

Porrota PSGren aurka

Marsellako Velodrome zelaiak Olympique Marsellaren eta PSGren arteko partida hartu zuen igandean, eta Pariseko taldea atera zen garaile 1-2ko emaitzarekin. Ibrahimovicek sartu zuen lehen gola hirugarren minutuan eta Michelek zuzentzen duen taldeak lehia berdintzea lortu zuen Remy Cabellaren gol bati esker. Neurketako azken txanpan, ordea, Di Mariak PSGren bigarren gola sartu zuen bere taldeari garaipena emanez.

Porrot hau kontutan hartuta Olympique Marsellak ez du garaipenik lortu bere zelaian 2015eko irailaren 13tik.

13tik.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic