Itxi

Athletic Club

Frantziako Liga

Olympiquek azken minutuan berdindu du Velodromen (1-1)

Agentziak | Erredakzioa

Michelen gizonek ostegunean jokatuko dute, San Mamesen, Europa Ligako final-hamaseirenetako itzulerako partida. Atzo, ezin izan zion Saint Etienne taldeari irabazi.

  • N'Koudou, baloiarekin. Argazkia: EFE.

    N'Koudou, baloiarekin. Argazkia: EFE.

Michy Batshuayi belgikarraren gol batek puntu bat eman zion, luzapenean, Olympique Marseillari, Velodromen, Saint Etienne taldearen aurka (1-1). Hala, Michelen taldeak bolada txarrean jarraitzen du; izan ere, duela bost hilabete irabazi zuen etxean azkenengoz.

Miguel Gonzalez "Michel" espainiarraren taldeak, hortaz, ez du lortu Frantziako Ligan sailkapeneko goialdean daudenengana gerturatzea. Ostegunean, Athleticen kontra galdu zuten, Europa Ligako final-hamaseirenetako joaneko partida, eta ostegun honetan jokatuko dute San Mamesen itzulerakoa.

Olympiquek irailaren 13an irabazi zuen azkenengoz etxean Frantziako Ligan. 4-1 gailendu zitzaion orduko hartan Bastiari.

artan Bastiari.