Itxi

Athletic Club

Igandean, 16:00etan

Athleticek ligako norabidea zuzendu nahi du, Mestallan irabazita

Agentziak | Erredakzioa

Lehoiek eta valentziarrek hiru aldiz jokatuko dute elkarren aurka epe laburrean, bat ligan eta bi Europa Ligako kanporaketan.

  • Beñat hasierako hamaikakora itzuliko da. Argazkia: Efe.

    Athleticek ligako norabidea zuzendu nahi du, Mestallan irabazita

Athleticek jokorik onena berreskuratzen saiatuko da Mestallan, Realaren eta Real Madrilen aurkako azken bi porrotak alde batera uzteko. Bi emaitza horien ondorioz, zuri-gorriak sailkapeneko erdi aldean dira, baina Europako postuetan sartzeko aukerekin.

Bi taldeek elkarren aurka jokatu behar duten hiru partidetatik lehena izango da, Valentzia baita bilbotarren aurkaria Europa Ligako final-zortzirenetan. Kanporaketa martxoan jokatuko dute.

Mestallako partida Olympique Marseilla ostegunean Europa Ligatik kanpo utzi ostean jokatuko du Athleticek.

Zuri-gorriak ez daude momenturik onenean jokoari dagokionez. Uztailetik lau lehiaketa jokatu dituzte, 45 partida guztira. Baina Europa Ligan bizirik jarraitzen dute, eta Ligan Europako borrokan sartuta.

Aritz Aduriz kili-kolo dabil, Marseillaren partidaren aurretik ia ez zen entrenatu eta neurketa asko jokatu ditu jarraian.

Gorka Iraizoz eta Beñat Etxebarria hamaikakora bueltatuko dira, zalantzarik gabe. Igorrekoak ezin izan zuen ostegunean jokatu, zigortuta zegoelako. Ander Iturrasperen lekua beteko du, edo Mikel San Joserena.

 

Epailea: Gil Manzano (Extremadurakoa)

Zelaia: Mestalla.

Ordua: 16.00ean

 

t="utf-8">