Itxi

Athletic Club

Asteazkenean, 20:00etan

Deportivok gustura jokatzen du San Mamesen

Agentziak | Erredakzioa

Bilbon jokatutako azken bederatzi partidetan, bakarrean lortu du garaipena talde zuri-gorriak.

  • Deportivo-Athletic partidaren argazkia. EFE

    Deportivo-Athletic partidaren argazkia. EFE

Athleticek Coruñako Deportivo hartuko du asteazkenean San Mameseko futbol-zelaian.

Bilbon jokatutako azken bederatzi partidetatik, bakarrean irabazi zuri-gorriek. Ernesto Valverderen taldeak lortutako azken garaipena galiziarren aurka 2010eko maiatzean izan zen (2-0); Iker Muniainek eta Javi Martinezek sartu zituzten golak.

Lau partida berdinketan amaitu ziren, 2006-2007ean 1-1 (Murillo/Riki); 2007-2008ean (Barragan bere atean eta David Lopez/Riki eta Taborda); 2012-2013ean 1-1 (De Marcos/Abel Aguilar) eta 2014-2015ean 1-1 (Aduriz/Lopo);

Beste lau neurketetan Deportivok erdietsi zuen garaipena:

1-2, 2004-2005 (Iraola/Pandiani y Luque),

1-2, 2005-2006 (Urzaiz/Amorebieta, en propia puerta, y Arizmendi)

0-1, 2008-2009 (Pablo Álvarez)

1-2, 2010-2011 (Llorente/Adrián 2, 1 de penalti).

Bi taldeen artean San Mamesen jokatutako 43 partidetatik, 20 etxeko taldeak irabazi ditu, 10 Deportivok eta gainerako 13 partidetan berdinketa eman da.