Itxi

Athletic Club

San Mamesen

Garaipen lasaia eta Adurizen hiru gol, Deporren aurka (4-1)

Agentziak | Erredakzioa

Zuri-gorriak jaun eta jabe izan dira galiziarren aurka. Aduriz (3), Munian eta Oriol Riera izan dira partidako golegileak.

  • Athleticeko jokalariak, Aduerizen goletako bat ospatzen. Argazkia: Efe.

    Athleticeko jokalariak, Aduerizen goletako bat ospatzen. Argazkia: Efe.

Athleticek disfrutatu egin du San Mamesen Deportivoren aurka jokatutako partidan, eta Aritz Adurizek egindako ‘hirukoa’rekin. Aurrelari donostiarrak 30 gol egin ditu jada aurtengo denboraldian.

Ernesto Valverderen taldeak igandean Valentziaren aurka emandako irudi ona berretsi du. Aduriz, Markel Susaeta, Raul Garcia eta Iker Muniain izan dira onenak zuri-gorrien artean. Susaetak eman du azken pasea Adurizen hiru goletan.

Muniain izan da partidako lehen gola egin duena, Oscar de Marcosek, Markel Susaetak eta Raul Garciak egindako jokaldi bikainaren ondorioz. Atsedenaldiaren aurretik, Adurizek bere lehena eta taldearen bigarrena egin du.

Bigarren zatia hasi eta gutxira, Oriol Rierak galiziarren gol bakarra sartu du, Lucas Perezek emandako pasea aprobetxatuta.

Adurizen golak

Baina Deportivoren pozak ez du asko iraun, Adurizek bere bigarrena eta taldearen hirugarrena egin duelako 53. minutuan, Susaetaren erdiraketa buruz errematatuta.  Zazpi minutu geroago, goitik erori zaion baloia ederki errematatu eta Athleticen laugarren gola egin du, Susaetaren beste erdiraketa bati urrea atereaz.

Garaipen honi esker, Athletic sendo da zazpigarren postuan, eta Celtari eta Sevillari presioa sartzen jarraitzen du.

 

Fitxa teknikoa

4 - Athletic: Iraizoz; De Marcos, Etxeita, Laporte, Lekue; San José, Beñat (Mikel Rico, 67. min); Susaeta, Raúl García, Muniain (Balenziaga, 74. min); eta Aduriz (Sabin Merino, 78. min).

1 - Deportivo: Pletikosa; Laure (Juanfran, 46. min), Lopo, Arribas, Navarro (Manuel Pablo, 63. min); Fayçal Fajr, Mosquera, Celso Borges, Jonás Gutiérrez (Fede Cartabia, 46. min); Lucas Pérez eta Oriol Riera.

Golak: 1-0, 13. min: Muniain. 2-0, 36. min: Aduriz. 2-1, 51. min: Oriol Riera. 3-1, 53. min: Aduriz. 4-1, 60. min: Aduriz.