Itxi

Athletic Club

Duela lau urte

Gaurko egunez, Athleticek bere egin zuen Old Trafford

N.Z./I.A. | eitb.eus

Zale zurigorriek festa handia egin zuten Ametsen Antzokiaren harmailetan, Bielsaren gizonek Old Trafford garaitu zutenean. Athleticeko zaleek egun magikoa bizi izan zuten Manchesterren.

3:50

2012ko martxoaren 8a zale zurigorri gehienek gogoratuko dute ziurrenik; izan ere, egun hartan Bilboko taldeak Old Trafford konkistatu zuen UEFA Europa Ligako final zortzirenen joaneko partidan futbol erakustaldia eginda eta Manchester Uniteden aurka 2-3 irabazita. Marcelo Bielsaren Athletic jaun eta jabe izan zen Manchesterren aurka, eta emaitza ona lortu zuen (2-3) itzuliko partidara begira. San Mamesen ere garaipena lortu zuten zurigorriek (2-1) lan ona eginda, eta Europa Ligako final laurdenetarako txartela eskuratu zuen.

Athleticeko 8.000 zale izan ziren Manchesterren partida historikoa ikusteko, eta horrela bizi izan zuten egun magikoa: