Itxi

Athletic Club

3-2 Numantziaren aurka

Bilbao Athletic galtzaile atera da, markagailuan aurrea hartu arren

Agentziak | Erredakzioa

Villalibre, Alex Alegría, Julio Álvarez (2) eta Guarrotxena izan dira neurketa golegileak.

  • Zuri-gorriek galdu egin dute, etxetik kanpo bi gol sartu dituzten arren. Argazkia: Efe.

    Zuri-gorriek galdu egin dute, etxetik kanpo bi gol sartu dituzten arren. Argazkia: Efe.

Bilbao Athleticek gola egin du partidan izan duen lehen aukeran, eta numantzia estu eta larri jarri du.

Villalibrek bizkarra hartu dio Callens zentralari eta Munir gainditu egin du 6. minutuan.

Lehen zatiaren amaieran iritsi da berdinketaren gola; Alex Alegriak egin du Julio Alvarezen erdiraketa aprobetxatuta. Alegriaren bederatzigarren gola da aurtengo denboraldian.

Bigarren zatia hasi eta gutxira, Numantzia aurretik jarri da. Julio Alvarezek bigarren zutoinera errematatu eta Soriakoen bigarrena egin du, eta handik 10 minutura, etxekoen hirugarrena sartu du, Luis Valcarceri egindako penaltia jaurtiz.

Baina Numantziari sufritzea tokatu zaio. Bukaerarako ordu erdiren faltan, epaileak Pedraza kanpora bota du, bigarren txartel hori atera ostean. Bilbao Athleticek gora egin du golaren bila, eta Guarrotxenak 3 eta 2koa egin du, penaltiz. Baina ez da gehiagorako denborarik egon. Azkenean 3-2, beste porrot bat bilbotarrentzat.

Fitxa teknikoa:

3 - Numantzia: Munir; Unai Medina, Regalón, Callens, Luis Valcárce; Pedraza, Iñigo Pérez; Mateu (Órfila, 85. min), Julio Álvarez (Aquino, 91. min), Vicente (Pablo Valcárce, 71. min); eta Alex Alegría.

2 - Bilbao Athletic: Remiro; Ramalho, Yeray (Seguín, 64. min) Gil; Etxeberria, Unai López (Olaetxea, 46. min), Jon Iru, Iriondo; Aketxe; Villalibre eta Santamaría (Guarrotxena, 76. min).

Golak: 0-1, 6. min: Villalibre; 1-1, 42. min: Alex Alegría. 2-1, 55. min: Julio Álvarez. 3-1, 65. min: Julio Álvarez, de penalti. 3-2, 79. min: Guarrotxena, penaltiz.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Bilbo