Itxi

Athletic Club

0-0

Athleticek bosgarren postua galdu du Las Palmasen aurka berdinduta

Erredakzioa

Zuri-gorriek golik gabe berdindu dute (0-0) eta Celtak garaipena lortu duenez, galiziarrak bizkaitarren aurretik daude BBVA Ligako sailkapenean, puntu bakarragatik.

Athleticek golik gabe berdindu du Las Palmasen aurka (0-0) eta Celtak Malagaren aurka garaipena lortu duenez, bosgarren postua galdu dute zuri-gorriek. Orain, galiziarrak dira bosgarren Athleticek baino puntu bat baino gehiago dutelarik.

Las Palmasek ez du ezer izan jokoan, baina bai Athleticek; Valverderen taldeak, ordea, ez dio partidari erritmo bizia ezarri. Zuri-gorriak izan dira baloiaren jabe, baina ez dituzte abagune asko sortu. De Marcosek 22. minutuan egindako erdiraketa batek langa jo du, eta Beñatek area kanpotik egindako jaurtiketa Raul Lizoain atezainak gelditu du. Horiexek izan dira lehen zatiko abagune bakarrak. Las Palmasek ez du gola sartzeko aukerarik sortu.

Bigarren zatian arrisku gehiago sortu du Athleticek eta epaileak ez dio mesederik egin. 61. minutuan Athleticek gola sartu du, baina epaileak baliorik gabe utzi du ustezko jokoz kanpoko batengatik. Epaileak huts egin du erabakia hartzerakoan San Jose ez baita jokoz kanpoko posizioan egon. Ondoren, Quique Setien entrenatzaileak Valeron aldatu egin du, eta bere zaleen txaloak jaso ditu. Athleticeko jokalariek ere besarkatu dute jokalari kanariarra, partidan kontzentratuta eta sartuta egon beharrean. Une horretatik aurrera ez da gauza askorik gertatu eta partida golik gabeko berdinketarekin bukatu da (0-0).

Fitxa teknikoa:

0. UD Las Palmas: Raúl Lizoain; David Garcia, Aythami, Bigas, Dani Castellano; Hernan (Nauzet Aleman, 81. min), Vicente Gomez; Tana (Momo, 62. min), Valeron (Angel Lopez, 73. min), Jonathan Viera; eta Willian Jose.

0. Athletic Club: Iraizoz; De Marcos (Gurpegi, 53. min), Boveda, Elustondo, Balenziaga; Beñat, San Jose; Williams (Susaeta, 57. min), Raul Garcia (Iturraspe, 74. min), Muniain; eta Aduriz.

Epailea: Pedro Jesus Perez Montero.

Perez Montero.

Perez Montero.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic