Itxi

Athletic Club

Erreginaren Kopa

Athletic eta Reala, Kopatik at

Erredakzioa

Zuri-gorriek 0-2 galdu dute Levanteren aurka final-laurdenetan eta txuri-urdinek jipoia jaso dute Bartzelonaren eskutik (5-1).

  • Athletic-Levante. Argazkia: Athletic Club

    Athletic-Levante partidako irudia. Argazkia: Athletic Club

Albisteak (1)

Athletic eta Reala Erreginaren kopatik at geratu dira larunbat honetan. Las Rozasen (Madril) jokatu diren final-laurdenetako partidetan, euskal taldeek ez dute aurrera jarraitzerik izan.

Zuri-gorriek 0-2 galdu dute Levanteren aurka. Athleticek ez du Kopa inoiz irabazi eta beste urtebetez titulua eskuratu gabe jarraituko du. Levanteren golak Olik eta Corralek sartu dituzte.

Bestalde, talde txuri-urdinak 5-1 galdu du Bartzelonaren aurka. Barça 2-0eko aldearekin iritsi da atsedenaldira Miriam Dieguez (1-0) eta Alexia Putellas (2-0) jokalarien golei esker. Bigarren zatian Realak aldeak murriztea lortu du Nahikari Garciaren golarekin (2-1), baina azken txanpan Bartzelonak garaipena lortu du beste hiru gol sartuta; Barbara Latorrek bi gol sartu ditu (3-1 eta 4-1) eta Alexia Putellasek biribildu du blaugranen festa, 5-1ekoa sartuta.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic
  • Reala