Itxi

Athletic Club

0-1

Athleticek garaipena lortu du Borussia Dortmunden aurka

Erredakzioa

Zuri-gorriek 0-1 irabazi diote talde alemaniarrari Susaetak 19. minutuan sartutako golari esker.

Athleticek 0-1 irabazi dio Borussia Dortmundi bi taldeek Suitzako San Gallen hirian jokatu duten denboraldiaurreko partida. Talde zuri-gorriak ondorengo hamaikakoa atera du: Iraizoz, De Marcos, Balenziaga, Boveda,  Laporte, San Jose, Beñat, Eraso, Williams, Susaeta eta Aduriz.

Borussia Dortmund erasokor zelairatu da, eta lehen abaguneak talde alemaniarrarentzat izan dira; Iraizozek erantzun bikaina eman dio Schurrleren jaurtiketari 2. minutuan eta 4.ean Aubameyangek zutoinera bidali du errematea. Athleticen erantzuna 5. minutuan iritsi da, baina Erasoren jaurtiketak Sokratisengan jo eta kanpora joan da. Lehen zatiko 17. minutuan abagune bikotza izan du Borussia Dortmundek, baina ez Plusic ezta Gotze ere ez dira baloia sare barrura bidaltzeko gai izan. Athleticek ezer gutxi egin du erasoan lehen minutuetan, baina 19. minutuan jokaldi ona egin dute zuri-gorriek eta Markel Susaetak 0-1ekoa sartu du. Gola sartu ostean Iñaki Williamsek aldeak handitzeko bi abagune izan ditu, baina ez du asmatu. Ondoren, abagune ona izan du Schurrlek, baina Iraizozek ondo gelditu du alemaniarraren jaurtiketa. 41. minutuan San Josek eskuarekin moztu du area barruan hegaletik etorri den erdiraketa eta epaileak penaltia adierazi du. Aubameyanek jaurti eta Iraizozek penaltia desbideratzea lortu du. Atsedenaldira iritsi orduko Dortmundeko taldeak abagune ona izan du, baina ez dute Athleticen ate aurrean asmatu.

Bigarren zatiaren hasieran Ernesto Valverde entrenatzaileak Raul Garcia eta Yerai zelairatu ditu Adurizen eta De Marcosen ordez. Zuri-gorriak ondo zelairatu dira bigarren 45 minutuetan eta 52. minutuan izan dute lehen abagunea; Beñaten jaurtiketa, ordea, Weidenfeller atezainak desbideratu du, eta Raul Garciak kanpora bidali du errematea, aldaratzean. Minutu gutxi beranduago Raul Garciak berak hegaletik erdiraketa egin eta baloiak zutoina jo du. 58. minutuan Vesgak San Jose ordezkatu du, eta 72.ean Lekue eta Elustondo zelairatu dira Williamsen eta Beñaten ordez. Azken minutuetan Borussia Dortmundek ez du Athletic arazoetan jarri eta zuri-gorriek garaipena eskuratu dute (0-1).

).

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic