Itxi

Athletic Club

Asteazkenean, San Mamesen

Athleticeko neskek Txapeldunen Ligari ekingo diote Hjorringen aurka

Erredakzioa

Asteazken honetan, 19:30ean, San Mamesen jokatuko dute UEFA Women's Champions Leagueko final-hamaseirenetako joaneko partida.

Athleticek UEFA Women's Champions Leagueko final-hamaseirenetako joaneko partida jokatuko du asteazken honetan, 19:30ean, San Mamesen eta Fortuna Hjorring Danimarkako taldea izango du aurkari.

Fortuna Hjorring Europako talde indartsuenetako bat da, eta bosgarren postua betetzen du UEFAren rankingean. Olympique Lyon da lehen postuan, WFL Wolfsburg bigarren, FC Rosengard hirugarren eta Paris Saint Germain, laugarren. Sailkapen honetan Bartzelonak zazpigarren postua betetzen du, eta Athletic 21. postuan dago.

Joseba Agirrek zuzentzen duen taldeak aurkari zaila izango du, eta helburua emaitza on bat lortzea izango da itzulerako partidan aurrera egiteko aukeraren bat izateko. Agirrek Ainhoa Alvarez jokalariaren baja izango du, min hartuta baitago. Bestalde, luzaro min hartuta egon diren Nekane Diez eta Irune Murua jokatzeko prest izango ditu entrenatzaile zuri-gorriak.

Bosgarrenez parte hartuko du Athleticek Europako txapelketa batean eta bigarrenez Txapeldunen Ligan. UEFA Kopa jokatu zuen 2003-2004, 2005-2006 eta 2007-2008 denboraldietan eta Championsa jokatu zuen 2004-2005 denboraldian.

 

ldian.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic