Itxi

Athletic Club

Igandean, 16:15ean

Athletic-Eibar, euskal derbia Europari begira

Erredakzioa

Norgehiagoka San Mamesen jokatuko da igande honetan, 16:15ean. Talde zuri-gorriak Adurizen, Raul Garciaren eta Iturrasperen bajak izango ditu.

  • San Jose eta Sergi Enrich. Argazkia: EFE

    San Jose eta Sergi Enrich, iragan denboraldiko Athletic-Eibar partidan. Argazkia: EFE

Athletic eta Eibar elkarren aurka lehiatuko dira igande honetan San Mamesen, 16:15ean. Euskal derbi honetan Europako postuengatik borrokan jarraitzea izango dute jokoan bi taldeek.

Zuri-gorriek 20 puntu dituzte, eta armaginek 21 puntu, bizkaitarrek baino puntu bat gehiago. Athleticek porrota jaso zuen Las Palmasen aurka (3-1) iragan jardunaldian eta Kopan 1-2 irabazi zion Racing Santanderri. Eibar, aldiz, bolada onean doa San Mamesera azken hiru partidetan garaipena lortu baitu; Celtaren (1-0), Betisen (3-1) eta Sportingen (1-2) aurka, azken hau Kopan.

Bizkaiko taldeak baja garrantzitsuak izango ditu armaginen aurkako partidarako. Iturraspez gain, Aritz Aduriz eta Raul Garcia baja izango dira igande honetan.

Ustezko hamaikakoak:

Athletic: Kepa; Boveda, Yeray, Laporte, Balenziaga; San Jose, Beñat; Susaeta, Eraso, Muniain; eta Williams.

Eibar: Riesgo; Arbilla, Galvez, Lejeune, Antonio Luna; Fran Rico, Dani García; Pedro Leon, Adrian edo Kike García, Inui; eta Sergi Enrich.

Epailea: Xavier Estrada Fernandez.

Zelaia: San Mames.

Ordua: 16:15ean.

 

15ean.

 

15ean.

 

15ean.