Itxi

Athletic Club

2021ra arte du kontratua

Williams: 'Taldea uzten badut, Athleticekin zintzo jokatuko dut'

eitb.eus

Aurrelari zuri-gorriak hainbat eskaintza omen ditu Athletic uda honetan bertan uzteko. Halere, bere lehen aukera geratzea dela zirtatu du.

  • Iñaki Williams

    Iñaki Williams

Athleticeko Iñaki Williams jokalariak 2021era arte du kontratua taldea zuri-gorriarekin. Azken hilabeteetan Europako hainbat talderen interesa omen du, Borussia Dortmund, Liverpool edo Juventus, esaterako, eta horren inguruan bizkaitarrak taldea utzi behar badu Athleticekin zintzo jokatuko duela adierazi du.

'Athleticek dena eman dit, zintzo jokatuko dut beti nire taldearekin. Jakin badakit azken asteetan albisteak atera direla eta hainbat taldeen interesa omen  dagoela, horrek gauzak ondo egiten ari naizela esan nahi du', adierazi du Willimasek Sportium-ek egindako elkarrizketa batean.