Itxi

Athletic Club

Euskal derbia

Ernesto Valverdek ez du inoiz irabazi Anoetan

Erredakzioa

Athleticeko entrenatzaileak ez du inoiz garaipenik lortu Realaren zelaian. Espanyolekin berdindu egin zuen, Valentziarekin galdu eta Athleticekin hiru berdinketako eta bi porroteko balantzea du.

  • Ernesto Valverde. Argazkia: EFE

    Ernesto Valverde. Argazkia: EFE

Realak bigarren atseden eguna izan du astelehen honetan eta asteartean hasiko da igandean jokatuko duen Athleticen aurkako euskal derbia prestatzen. Partida igande honetan jokatuko da Anoetan, 12:00etan.

Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak ez du inoiz garaipenik lortu Anoetan Realaren aurka. Espanyol zuzentzen zuenean bana (1-1) berdindu zuen, eta Valentziako entrenatzaile zela, 4-2 galdu zuen.

'Txingurri'k Athleticekin ere ez du garaipenik lortu Donostian jokatu diren derbietan. Bere lehen etapan porrot bat jaso eta berdinketa bat lortu zuen. Bigarren etapan hiru alditan neurtu ditu indarrak Realaren aurka Anoetan: 2014. urtean 2-0 galdu zuen, eta azken bi bisitetan bi berdinketa eskuratu ditu.

Reala 2009an Lehen Mailara itzuli zenetik Athleticek bi porrot, bi berdinketa eta garaipen bat lortu ditu Anoetan jokatutako euskal derbietan.