Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Athleticek Realari irabazi dio Anoetan jokatutako euskal derbian 0-2

  • facebook
  • twitter

Athletic club

Bilbotarrak nagusi

Polemika puntua izan duen derbia irabazi du Athleticek (0-2)

eitb.eus

2017/03/12

Raul Garciak, penaltiz, eta Iñaki Williamsek egin dituzte partidako golak. Epaileak baliorik gabe utzi du Raul Navasek bigarren zatian egindako gola, jokaldi eztabaidagarri batean.

  • Athleticeko jokalariak, Raul Garciaren gola ospatzen. Argazkia: Efe.

    Athleticeko jokalariak, Raul Garciaren gola ospatzen. Argazkia: Efe.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Athleticek irabazi du Anoetan Realaren aurka jokatutako euskal derbia (0-2), eta, horri esker, Ernesto Valverdek bere lehen garaipena lortu du Donostian, entrenatzaile modura. Raul Garciak eta Iñaki Williamsek egin dituzte golak.

Bilbotarrek bi aukera argi izan dituzte lehen gola sartu aurretik, biak Raul Garciaren bidez, argiena lehenengoa izan da, nafarra Gero Rulliren aurrean bakar-bakarrik geratu denean. Atezain argentinarrak erantzun bikaina eman dio, baloia hankarekin alderatuz.

27. minutuan, Xabi Prietok penaltia egin dio Yerayri. Epaileak zigorra adierazi du eta Raul garciak bilbotarren lehena egin du, Rullik jaurtiketa asmatu dion arren.

Atsedenaldiaren atarian, Realak banakoa egiteko aukera argia izan du, baina Kepak ondo harrapatu du Juanmik egindako burukada ederra.

Donostiarrek ez dute euren egunik onena izan, eta ezinean aritu dira berdinketaren bila. 56. minutuan, gainera, huts nabarmena egin dute atzeko lerroan, Odriozolak baloia galdu du eta Iñaki Williams zuhur ibili da bilbotarren bigarrena egiteko.

Eusebioren taldeak aldea murrizteko aukera argia izan du ondoren, baina epaileak baliorik gabe utzi du Raul Navasen gola, Bovedari falta egin diola argudiatuta. Jokaldi eztabaidagarria.

Azkenean, Athletic garaile, bilbotarrak garaile etxetik kanpo,lehen aldiz iragan urteko irailetik.

 

Fitxa teknikoa

0 - Reala: Rulli; Odriozola, Iñigo Martínez, Navas, Yuri; Illarramendi, Zurutuza (Granero, 85. min), Xabi Prieto; Juanmi (Bautista, 56. min), Oyarzabal (Canales, 73. min) eta Vela.

2 - Athletic: Kepa; Yeray, Laporte, Balenziaga, Bóveda; Beñat (Iturraspe, 73. min), San José, Raúl García; Lekue, Muniain (Aduriz, 59. min) eta Williams (De Marcos, 87. min).

Golak: 0-1, 27. min: Rául García. 0-2, 56. min: Williams.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

EiTB Kirolak

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • ar.
  • az.
  • og.
  • or.
  • lr.
  • ig.

Ez dago zuzenekorik

Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena